Gimnasia abdominal hipopresiboa
Zoru pelbikoa eta sabelaldea indartzea helburu dituen ariketa eraginkor, jarrera-ariketa eta erritmo-ariketen multzoa da. Hipopresio egoeran egiten den lanketa da: abdominalak eta diafragmak zoru pelbikoan egiten duen presioa kenduz. Teknika hau norbanako edo paziente gehiengoarekin aplikagarria da eta maila ezberdinetan emaitza oso onak ematen ditu.
Maila ezberdinetan, gorputzeko giharren tentsioa erregulatzea da helburua, patologia funtzional (digestio, baskular, gernu, jarrerazko edo bizkarreko patologia...) askoren tratamentu eraginkorra bilakatuz.
Ondorengo kasuetan aholkatzen da:
• Erditze-ostean.
• Sabelaldeko ebakuntzetan.
• Gernu eta gorotz-inkontinentzietan.
• Puxika, umetoki, ipurteste eta prostata ebakuntza-ostean.
Haurdunaldi eta erditze-ostean sortu daitezkeen afekzioak ekiditeko tratamentu prebentibo bezala, HIRU fisioterapian GAH nabarmentzen dugu.
Teknika hau erditze-osteko tekniken artean aukeratuena izaten ari da, lortzen diren emaitzak direla eta, ondorengo onurak ditu:
• Sabelaldeko eta perineoko giharren tonua hobetzen du.
• Baginako irekidura ixten laguntzen du.
• Gorputzaren jarrera egokia errekuperatzen laguntzen du.
• Organo pelbikoen jeitsiera ekiditen du (umetoki, puxika, gernubide eta ipurtestea).
• Digestio eta heste-zirkulazioa hobetzen du..
Bestalde, obstetrizia esparruan, ariketa hipopresiboa ondorengo kasuetarako aholkatzen da:
• Gerriko sostengu lana egiten duten abdominal sakonak indartzeko (oblikuoak eta zeharkakoak).
• Bizkarrezurra errespetatu.
• Organo pelbikoen jeitsiera ekiditeko (umetoki, puxika, gernubide eta ipurtestea).
• Pelbiseko gongoil linfatikoak deskonprimitzen ditu, zangoak puztutzea eta astuntasuna antzematea sahiestuz, ondorioz, pelbis txikiaren pilaketa gutxitzen du.