Erditze-aurreko Klaseak

preparto2HIRU FISIOTERAPIAn badakigu zein garrantzitsua den osasuna haurdunaldian eta baita zein beharrezkoa den prestaketa on bat egitea erditze unerako, dena ahalik eta egokien atera dadin, horregatik, 28.en astetik aurrera prestaketa klaseak eskaintzen dizkizugu.

Taldeak 4-5 pertsonaz osatuta daude, astean bi egunez ordubeteko klaseak. Astero haurdunaldiarekin lotutako gai bat jorratuko dugu eta egun horietako baten, klasea, bikotearekin egingo da.

Klaseetan ondorengo gaiak landuko dira:

- Giharren indartze ariketak
- Perineoaren prestaketa
- Pelbisaren prestaketa, pelbis aske bat lortzeko.
- Dilatazio mugimenduen entrenamentua (bikotearekin)
- Bultz egiteko posturen praktrika
- Arnasketak eta erlaxazioa
- Minaren kontrola izateko teknikak
- Berehalako erditze-ostea

Bestalde, bakarkako saioak ere eskeintzen ditugu, saio hauetan besteak beste, masaje perinealari buruzko teknikak eta EPI-NO (episiotomia ekiditeko teknika) azaltzen ditugu.

MASAJE PERINEALA: Ehunen malgutasuna hobetzen du. Zoru pelbikoko giharrak drainatu eta elikatu, episiotomia sahiesteko helburuarekin.

EPI-NO: Errealitatearekin ahalik eta era beretsuenean expultsiborako prestaketan laguntzen du, izan daitezkeen postura ezberdinekin entseatuz.