E.P.I.
EPI®, korronte galbanizatu bidezko aplikazio ekogidatuan datza, fisioterapiako teknika inbasiboa izanik akupunturako orratz bat erabiliz puntu lokalizatuan hantura prozesua eragiten du. Honela, fagozitosisa eta kaltetutako ehun bigunaren onbideratzea lortzen da (tendoi, lotailu, gihar, eta abar).
Ekografiaren laguntzaz kaltetutako edo/eta degeneratutako ehunetan zuzenean aplikatzen den tratamentua da.
Tratamentu hauetan desegituratuta aurkitzen den ehun kolagenoa ugaritzeko prozesua martxan jartzen da, kaltetutako ehuna konpontzea lortuz.
Ehunen egitura eta portaera mekanobiologikoaren aldaketa berehala, denbora errealean, antzematen da.
Ohiko fisioterapiako tratamentuekin (ultrasoinu, laser, Cyrias teknika, fibrolisis diskutanea, talka uhinak, eta abar) edo medikuntzako tratamentuekin (medikamentuak, infiltrazioak edo kirurgia) alderatuta eraginkortasun handia dauka.
Birgaixotze kasuen maiztasuna oso bajua da.
EPI®a erabiliz tendinopatia kronikoak tratatzen dira (pubalgiak, Aquiles tendoiaren tendinopatia, supraespinoso tendoiaren tendinitisa,...) eta sistema neuromuskuloeskeletikoko lesio ugari, hala nola: tendinopatia kronikoak, oin-zolako faszitisak, gihar haustura zorrotz eta kronikoak (fobrosisak), Gatillo Miofaszial puntuak, karpo tuneleko sindromea, aldakako Impingement-a.
Berriki, frogatuta geratu dira ondorio hauek guztiak tendoi rotulianoaren tendinosietan, epikondilitis (epikondilalgiak, "tenista ukondoa",...) pubalgiak eta oin-zolako fazitis bezalako prozesu degeneratiboetan.
Fisioterapiaren ikuspuntutik, egun, INDIBA ACTIV tekarterapiarekin batera Hiru fisioterapian eskeintzen dugun tratamenturik esanguratsuenetakoa da aurrez aipatutako arazoei konponbidea emateko, pazienteari kalitatezko eta behar bezalako tratamentua eskainiz.