Fisioterapia uroginekologikoa
Fisioterapia uroginekologikoa, erditze-ostean naiz menopausian emakumeengan eragina duten zoru pelbiko eta sexu-eremuari dagozkion disfuntzioak ebaluatu, tratatu eta aurreikusten dituen diziplina terapeutikoa da. Gizonezkoen kasuan berriz, batez ere prostatako kirurgia (prostatectonia) baten ondoren.
Ondoeza eragin dezaketen ohiko arazoak dira, isilean gordetzeko joera izaten dugu eta gizarte abandonua ondorioetako bat izan daiteke.
Zoru pelbikoa eta pelbis inguruko organuetako ( Umetoki, puxika, ondeste eta prostata ) arazoei irtenbidea emateko badira teknika onak eta gainera oso inbasiboak ez direnak (Eskuzko teknikak, elektroterapia, jarrerazko teknikak, biofeedback, masaje perineala...), emaitza onak ematen dituzte sintomak arinduz.
Hori dela eta, fisioterapia uroginekologikoa da era honetako patologietan oinarrizko tratamentua, inbasio gutxikoa eta albo-ondorio arrisku gutxikoa.
Ondorengo kasuetan HIRUn lagundu zaitzakegu:
Disfuntzio urologikoak:
• Esfortzuarekin lotutako gernu-inkontinentzia (nahi gabe txizari eutsi ezina esfortzu bat egin ostean) eta larrialdiko gernu-inkontinentzia (puxika hiperaktiboa).
• Enuresis: gaueko gernu-inkontinentzia (haurrengan eta gizonezko adinekoegan dauka gehienbat eragina).
• Prostatectomia baten ondorengo inkontinentzia gizonengan.
• Zistitis errepikakorra: puxikako hantura zorrotz edo kronikoa, infekzioarekin batera azaldu daiteke.
Disfuntzio ginekologiko eta obstetrikoak:
• Organo pelbikoen prolapsoa (erortzea).
• Cistocele eta uretrocele: puxika edo baginako aurreko horman uretra erortzea.
• Histerocele: Baginan zehar lepo edo umetoki erortzea.
• Rectocele: Ondestearen erortzea baginan zehar atzekaldeko horman.
• Pelbiseko min kroniko : DPC (Dolor pélvico crónico).
• Zistitis interstiziala, zakil nerbioaren harrapaketa...
• Dismenorrea edo hilekoaren aurreko sindromea: Hilekoaren aurreko edo bitarteko mina.
• Kirurgietarako prestaketa eta errekuperazioa: Urologikoak, ginekologikoak, prostatectomiak, onkologikoak...
Amenorrea.
Baginako infekzioak: Kandida infekzioa izaten da ohikoena.
Disfuntzio obstetrikoak: (erditze-ostea)
• Sabelaldea: tonuaren eta diastasis abdominalaren heziketa.
• Bagina irekidura: Erditzerakoan fase expulsibo luze baten ondorioz.
• Inkontinentzia eta prolapsoen prebentzioa.
• Episiotomia eta urraduren tratamentuak.
Era honetako arazoren bat izan ezkero, edozein zalantza argitu edo informazioa jasotzeko gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.